B2B Topaketa
Ekintzaileen eta hainbat finantza-erakunde eta finantza-instituzio babesle, aholku-emaile edo enpresa-azeleratzaileen arteko B2B topaketaren 2. edizioa.
Eguna:
2018ko apirilaren 19a, osteguna.Lekua:
Gasteizko Europa Biltzar Jauregia.Ordua:
15:30Ekintzailea bazara, garatu nahi duzun enpresa edo ideia bat baduzu eta balizko finantzatzaileak, aholkulariak, azeleratzaileak edota beste ekintzaile batzuk ezagutu nahi badituzu, topaketa honetan parte hartzeko izena eman dezakezu, doan, apirilaren 6ra arte. Apirilaren 7an parte-hartzaile guztien izenak argitaratuko dira, eta apirilaren 12ra arteko epea izango duzu bilera pertsonal bat norekin izan nahi duzun adierazteko. Topaketa baino lehen zure agenda pertsonala jakinaraziko dizuegu.
Zure ideiak azeleratzeko eta kalitatezko negozioa eta networkinga sortzeko modu bat.
Dagoeneko topaketara bertaratuko direla berretsi duten erakundeak:
- Elkargi- Gaztenpresa Fundazioa LABORAL Kutxa
- Metxa Proiektuen azeleratzailea
- Emprendiza Proiektuen azeleratzailea
- Senda 15 Coworkingeko gunea
- Aclima Ingurumeneko Industrien Euskadiko Kluster Elkartea, bere Business Angels programarekin
- Caixa Bank
- Caja Rural Kutxa
- Banco Sabadell (BStartup)