Ekin Breakfast

Zer dira?

Topaketa informal puntualak, non ekintzailetzari lotutako hainbat alderdi aztertuko diren; Arabako ekintzaileen komunitate osoak parte har dezake.

Non?

Gunea desberdina izango da topaketa bakoitzaren eta topaketak babesten dituzten erakundeen arabera, eta webgune honetan eta sare sozialetan iragarriko dira.

Nola?

Formatua honako hau izango da: aditu baten edo batzuen hitzaldi labur bat, eta ondoren debate labur bat.

Gaiak

2018ko lehen Ekin Breakfastak otsaileko bigarren hamabostaldian eta martxoan egingo dira eta honako gai hauek landuko dituzte:

  • “Milennialak ere ekintzaileak dira”. UPV/EHUrekin lankidetzan
  • “Makinei entzunez. 4.0 industria”. BIC Arabarekin lankidetzan
  • “Landa guztia oreganoa da”. Landa-inguruneko ekintzailetzari buruzkoa.
  • Ekintzaile, zer egingo zenuke 100.000 eurorekin? Metxa azeleratzailerekin batera

Sarrera doan, aretoa bete arte.

 

IV. Ekin Breakfast: Ekintzaile, zer egingo zenuke 100.000 eurorekin?

Lekua: Senda15 coworking

Eguna: Asteazkena, maiatzak 16

Hizlaria: Josetxu Silgo

Programa: 

09:00h: Ongietorria.

09:10h: Nola negoziatzen da inbertitzaile batekin?

10:00h: Kasu praktikoa: 100.000 euro inbertitu behar ditugu. Zenbait inbertsio-proiektu aurkeztuko ditugu, eta guztion artean erabakiko dugu zer proiektutan inbertitu eta zer proiektutan ez.

10:30h: Networking Kafea.

10:45h: Amaiera.

Izena emateko inprimakia:

(Inprimakia ondo ikusten ez baduzu, click egin hemen)