Ekin +
Ekintzailetzaren inguruan komunitatea sortzen duten topaketak.
Ekin + ekintzaileentzako aisialdirako, atseden hartzeko eta networkingerako gune bat da.
Salburua Awakens!
Ezagutu hiri baten barruan dagoen nazioarteko hezegune garrantzitsu bakarra, bertan bizi den lezkari karratxinaren eskutik
Eguna: apirilaren 21a, larunbata
Ordua: 10.00etan (2 orduko iraupena, gutxi gorabehera)
Lekua: Ataria. Naturaren Interpretazio Zentroa. Salburuko parkea
Aurten Gasteizko Eraztun Berdeak 25 urte bete ditu, eta, urteurrena ospatzeko, Araba Ekinean ekimenaren lehen Ekin + antolatu dugu, ekintzaileen eskura aparteko jarduera bat jarriz hezegunea beste era batera ezagutzeko aukera izan dezaten.
Parte-hartzaileek, Gorka Belamendia Ataria Zentroko arduradunak gidaturik, hezeguneko bizitza ezagutuko dute lehen eskutik, bertako hegazti bereizgarrienetako bat den lezkari karratxina erroldatzeko lanetan lagunduz. “Bakan” gisa sailkatu da hegazti hori Euskal Herriko espezie mehatxatuen katalogoaren arabera, baina banaketa paleartiko zabaleko espezie bat da. Europan umetzen da, Eskandinaviako hegoaldetik Mediterraneoko herrialdeetara bitarte. Saharan zehar migratzen duelako nabarmentzen da batez ere. Urtero-urtero 3.000 km egiten ditu, Salburuko haztegietatik Afrikako negu-pasako eremuetaraino.
Animatu eta partekatu aparteko esperientzia hori beste ekintzaile batzuekin batera.