"Zure ideiak balio du" Lehiaketa
“XIV. Zure ideiak balio du” Lehiaketa
“Zure ideiak balio du” lehiaketaren XIV. edizioa urtarrilaren azken astean hasten da eta euren ideia aurkeztu nahi duten pertsona guztiek hemen kontsulta ditzakete lehiaketaren oinarriak.
Lehiaketaren oinarriak
Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta BIC Arabak ideia ekintzaileen “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XIV. ediziorako deialdia egin dute, Araba Ekinean lehiaketaren XV. edizioaren esparruan.
1. Lehiaketaren helburua
Arabarren ideia ekintzaileen berri ematea, haien garapen-maila edozein izanik ere. Jarduera honen xedea da berritzaileak, sortzaileak eta egokiak diren negozio-ideiak aitortzea eta ezagutaraztea.
2018ko edizio honetarako 5 kategoria ezarri dira, baita ikusleen sari berezi bat ere:
- Ideiak: kategoria honetan, garatu ez diren, baina originalak izateagatik edo etorkizunerako ahalmen handia edukitzeagatik ezagutaraztea merezi duten ideiak jasoko dira. Horren bidez, oraindik garatu ez badute ere ekintzaile-espiritua baduten ikasle gazte edo pertsonen parte-hartzea sustatu nahi du Epaimahaiak. Ideia irabazlearen saria diploma bat izango da, baita 300 euro ere, eskudirutan.
- Berrikuntza eta teknologia: atal honetan, berrikuntza-alderdi edota teknologia-alderdiren bat duten proiektu guztiak jasoko dira. Irabazten duen proiektuak diploma bat eta 1.000 euro (eskudirutan) jasoko ditu. Sari hau Michelin Fundazioak babesten du.
- Aukera: Epaimahaiak, halaber, diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio aurkezten den, aurreko kategorietan sartu gabe dagoen eta etorkizunera begira proiekzio handia duen proiekturik onenari. Kategoria honetan, gaia irekia da.
- Jasangarritasuna: 2018ko edizioan eutsi egingo zaio garapen jasangarriaren balioak hobekien islatzen dituen eta ekonomia zirkular berriaren elementuak hobekien sustatzen dituen proiektuarentzako sariari. Sari hori Ingurumen Industrien Euskadiko Kluster Elkarteak (Aclima) babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 400 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari.
- Enpresa Azokaren saria: Aurten, berritasun gisa, 2018ko otsailaren 8an egingo den Eskola Enpresen Azokaren esparruan, aurkeztutako 3 ekimen onenak hautatuko dira aldez aurretik, eta, haien artean, Epaimahaiak 300 euroko saria eta diploma bat emango dio balioespenik onena lortzen duen eskola-enpresari.
- Ikusleen Sari Berezia: Aurreko kategorietako proiektu guztien artean, bertaratutako ikusleek aurkezpenik onena bozkatuko dute, eta irabazleari Ikusleen Sari Berezia emango zaio, hau da, saria egiaztatzen duen diploma eta 300 euro eskudirutan.
Kategoria bakoitzean irabazten duten proposamenek, halaber, tutorizazio- eta aholkularitza-sari bat irabaziko dute beren proiektua abian jarri eta garatzeko, Araba Ekinean ekimenaren erakunde laguntzaile baten eskutik.
Aurkeztutako proposamenen kalitate teknikoa ez ezik, proposamenak aurkezteko antolatuko den ekitaldian egiten den aurkezpen publikoa ere oso positiboki balioetsiko du “Zure ideiak balio du” lehiaketako Epaimahaiak. Une horrek berebiziko garrantzia du ideia ekintzaileak defendatzeko eta saltzeko, baita proiektuan jarritako konfiantza erakusteko eta Epaimahaia eta bertaratutako jendea proiektuaren alde jartzea lortzeko ere.
2. Parte-hartzaileak
Proposamen edo ideia ekintzaileak dituen pertsona orok (adin-mugarik gabe) parte har dezake; Araban bizi direnei edo Arabako ikasleei lehentasuna emango zaie, baina ez da kontuan hartuko ideia ekintzailea zein sortze- edo garapen-fasetan dagoen.
Parte-hartzaileek banaka edo taldean aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak, eta proposamen horiek edozein jarduera edo enpresa-sektoretarako izan daitezke.
3. Lanen aurkezpena
Proposamenak aurkezteko epea “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XIV. deialdi honen oinarriak argitaratzearekin batera irekiko da, 2018ko urtarrilaren 29an, eta urte bereko martxoaren 26an amaituko da.
FORMATU ELEKTRONIKOAN AURKEZTU BEHARREKO NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:
- Parte-hartzaile(ar)en izen-abizenak
- Parte-hartzaile(ar)en NANaren fotokopia
- Ideia ekintzaileari buruzko azalpen-memoria (GEHIENEZ 5 FOLIO, erantsi nahi diren irudiak edo bideoak kontuan izan gabe)
- Proposamenaren izenburua
- Sustatzaileak
- Ideia ekintzailearen laburpena
- Balizko merkatua
- Xede-publikoa
- Hala badagokio, ideiak orain arte egindako ibilbidea eta esperientzia edo jasotako errekonozimenduak (sariak, diplomak…)
- Harremanetarako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa
- Proposamenaren maketa, beharrezkotzat hartzen denean (formatu fisikoan edo digitalean)*
Dokumentazio hori 2018ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra bitarte bidali behar da formatu elektronikoan honako helbide honetara: tuideacuentaaraba@gmail.com.
“Zure ideiak balio du” lehiaketaren XIV. deialdiari buruzko edozein zalantza argitzeko, tuideacuentaaraba@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke, edo 945.232548 telefono-zenbakira deitu.
Aurkezten den proposamen ekintzaile bakoitzari dagokion dokumentazioa FORMATU DIGITALEAN bidali behar da, EZ PAPEREAN.
* Beren ideia ekintzailearen maketa fisikoa aurkeztu nahi dutenek Araba Ekinean lehiaketaren Idazkaritza Teknikoaren egoitzara (Herminio Madinabeitia kalea, 22; Gasteiz) eraman beharko dute, eta “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XIV. edizioa amaitu ondoren itzuliko zaie. Epaimahaiko kideek eta Idazkaritza Teknikoko langileek bakarrik eskuratuko dute maketa eta hari dagokion proiektuari buruzko informazioa. Informazioaren inguruko konfidentzialtasuna bermatzen da.
4. Proiektu irabazleak hautatzeko eta erabakitzeko prozesua
4.1 Proiektu finalisten lehen hautaketa
Proposamenak ezarritako epean (2018ko urtarrilaren 25etik martxoaren 26ra bitarte) aurkeztu ondoren, Epaimahaiak balioespen handiena jaso duten 8 proiektuen lehen hautaketa egingo du, eta emaitza 2018ko apirilaren 12an jakinaraziko die parte-hartzaile guztiei (finalista hautatutakoei nahiz hautatu gabekoei).
Une horretatik aurrera, Araba Ekinean lehiaketaren Idazkaritza Teknikoa finalistekin harremanetan jarriko da, beren ideia ekintzaileen jendaurreko aurkezpena prestatzeko jarraibideak jakinaraztearren. Aurkezpena 2018ko apirilaren 19an egingo da, Europa Biltzar Jauregian.
Aurtengo edizioan, lehiaketaren Idazkaritza Teknikoak komunikazio-aholkularitza emango die finalistei, euren azken aurkezpena egiteko.
Aurtengo edizioan, epaimahaiak alderdi azpimarragarriei edo hobetu beharreko puntuei buruzko iritzia emango die ideia eta proiektu finalista guztiei.
4.2 Aurkezpen publikoa
Proiektuen aurkezpena diapositiba-erakusketa labur batekin egingo da, eta oso bisualak izango dira (adibidez, pecha kucha formatua), iruditan, esloganetan eta funtsezko ideiatan oinarrituta, proiektuak Europa Biltzar Jauregian 2018ko apirilaren 19rako aurreikusitako ekitaldian aurkeztu ahal izateko.
Ekitaldi horretan, parte-hartzaile bakoitzak 5 minutu izango ditu gehienez ere (denbora hori gainditzen badu, proiektua penalizatu egingo da, eta epaimahaiak ematen dion puntuazioan kontuan izango da penalizazio hori).
Epaimahaiak ezarritako 5 kategorietan aurkeztutako proiektuen inguruan eztabaidatuko du, eta bertaratutako ikusleek epaia emango dute zuzenean, Ikusleen Sari Berezia merezi duen proiektua izendatuz.
4.3 Sari-banaketa
Edizio honetan ezarritako honako kategoria hauei dagozkien 6 sari emango dira
- Ideiak: diploma eta 300 euro
- Berrikuntza eta Teknologia: diploma eta 1.000 euro
- Aukera: diploma eta 1.000 euro
- Jasangarritasuna: diploma eta 400 euro
- Enpresa Azokaren saria: diploma eta 300 euro
- Ikusleen Sari Berezia: diploma eta 300 euro
Sari-banaketaren ekitaldia 2018ko apirilaren 19an egingo da, Europa Biltzar Jauregian.
5. Epaimahaia
“Zure ideiak balio du” ideia ekintzaileen lehiaketaren XIV. deialdiko epaimahaia honako erakunde hauetako ordezkariek osatuko dute: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Arabako Merkataritza Ganbera, Ajebask, BIC Araba, SECOT, Hetel, Ikaslan, UPV-EHU (Arabako Campusa) eta Aclima.
Epaimahaiaren erabakia epaimahaiko kideen gehiengoz ebatziko da, betiere proposamenek daukaten sormenaren, bideragarritasunaren eta Arabako enpresa-sarean izan dezaketen eraginaren eta ezartzeko aukeraren arabera.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Epaimahaiak hutsik utz dezake ezarritako edozein kategoria.
“Zure ideiak balio du” lehiaketan parte hartzen duen orok oinarri guztiak onartu behar ditu.
6. Komunikazioa eta hedapena
Araba Ekinean ekimenaren XIV. edizioko jarduera-programa prentsaurrekoan zabalduko da, eta lehiaketari buruzko informazio guztia honako gune hauetan egongo da eskuragarri:
- Webgunea: alavaemprende.com
- Sare sozialak: @alavamprende (Twitter) eta Araba Ekinean (Facebook)
Edozein zalantza argitzeko: tuideacuentaaraba@gmail.com